Historia

Elkar grabazio–estudioak
40 urteko eskarmentua du

Estudio profesional eta dinamikoa da, urtez urte teknolokigoki eguneratzen jakin izan duena. Bere ibilbidea Lasarte- Orian hasi zen, 1982an. Justu hamar urte geroago, 1992an, Donostiara aldatu zen, Igarara, Elkar talde osoarekin batera. 2020an, berriz, talde osoa Adunara aldatu zen, eta bertan, Adunan, estudio berria estreinatu zuen 2023an. Ibilbide honetan, estudioko pertsonalak asko ikasi du eta etengabe birziklatu da. Horren ondorioz, bezeroei eskaini eta eskaintzen dizkien zerbitzuak gero eta hobeak izan dira eta dira. Elkar estudioak konpromiso berezia du euskararekin eta euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten dituzten era guztietako talde eta erakundeekin. Hain justu, konpromiso hori da estudioaren nortasun-zeinu nagusia.