Zerbitzuak

Grabazioa

56 kanaleko SSL 4000 G+ mahai analogiko bat da estudioaren bihotza. 24 kanaleko Studer A827 multipista bat ere badugu, zinta analogikoan grabatzea ahalbidetzen diguna. Bi grabazio-gela independente ditugu, era guztietako grabazioak egiteko aukera ematen digutenak. Taldeak, orkestrak, abesbatzak, txarangak, big bands… 

Askotariko aukerak ematen dituen estudio bat, grabatzeko esperientzia modu sortzaileagoan bizitzea ahalbidetuko dizuna.            

Nahasketa

Zure musika nahasten dugu, dituzun beharren arabera, bai estereoan bai Dolby Atmos formatu berrian. Nahasketak zure etxetik mugitu gabe ere egiteko aukera eskaintzen dizugu, geure teknikoarekin harremanak “on line” izaten.

Masterizatzea

Zure audioak masterizatu eta behar duzun formaturako prestatzen ditugu: formatu fisikoak fabrikatzeko (CD, binilo…), plataforma digitaletarako, Dolby Atmos…

Ikus-entzunezkoak

Ikus-entzunezko alorrean ere lan egiten dugu. Hainbat film dokumental zein fikziozkoeen audioak grabatu ditugu. Kontrolean pantaila handi bat eta Dolby Atmos sistema ditugu. Zinema zein bideorako edizio eta nahasketak egiten ditugu, baita soinu-bandetarako ere.

Audio-lokuzioak,
ahots-grabazioak

Lokuzio edo ahots-grabazio zein nahasketetan eskarmentu handia dugu… publizitatea, filmak, audio-liburuak, podcastak…

Audioen berreskuratze
eta zaharberritzea

 Audioak berreskuratzeko, garbitzeko eta zaharberritzeko softwarea dugu.